Itxi

Txertatzeen derrigortasunaz

"Guztien ongia babesteko, epaileek covid-19aren aurkako txertatzea agindu dezakete"

Ixusko Ordeñana Zuzenbide Prozesaleko EHUko irakasleak azaldu duenez, legeak ez du txertatzea derrigortzen, baina salbuespena egin daiteke kolektibo zaurgarrien ongizatea babesteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Covid-19aren aurkako txertoaren derrigortasunaz aritu gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n, Ixusko Ordeñana EHUko Zuzenbide Porzesaleko irakaslearekin. Galiziako Santiago hiriko epaile baten aginduz, adineko egoitza bateko egoiliar bati txertoa jarri diote, haren familiaren iritziaren kontra. Ordeñanak azaldu duenez, Espainiar estatuko araudiak ez du txertatzea derrigorrezko egiten, baina kasu zehatz batzuetan horretarako bidea ematen du: "Salbuespena egin daiteke kolektibo zaurgarrien ongizatea babesteko; adin nagusikoen egoitzetan epaileek egoiliarrak txertatzea egindu dezakete, guztien ongizatearen mesedetan". Oso bestelakoa da egoera enpresa pribatuetan: "Ezin da inor kaleratu txertoa ez jartzeagatik, legearen arabera langileen askatasuna eta konfidentzialtasuna urratuko lukeelako".

Derrigorrezko txertatzearen alde juridiko eta etikoaz iritzia osatzeko, Nagua Alba, Eneko Etxeberria eta Lourdes Idoiagarekin osatu dugu mahai-ingurua.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)