Eneko Goia
'Lasai doaz azken orduak. Donostiarrek barneratu dute arduraz jokatzea dagokigula'
Jone Larrañaga | EiTB Media
Bart Konstituzio plazan entzun ziren txistu hotsez, hauxe esan du: 'Bandera igotzen duenak igotzen duela, Sarriegiren martxak eta Donostiako banderak ez dute horrelakorik merezi'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eneko Goia Donostiako alkateak Euskadi Irratiko "Faktoria"n esan duenez, San Sebastian bezperako eta eguneko lehen orduak lasai joan dira Gipuzkoako hiriburuan eta ez da bat ere inzidentziarik izan. "Zorionez, barneratu dugu arduraz jokatzea dagokigula. Arratsalde eta gaua, oro har, beste egun bat bezalako izaten ari dira", jakinarazi du.
Bart Konstituzio plazan entzun ziren txistu hotsez, berriz, esan du ez diela garrantziarik ematen eta zera gaineratu du: 'Bandera igotzen duenak igotzen duela, sarriegiren martxak eta Donostiako banderak ez dute horrelakorik merezi".