Itxi

Sukaldean

Talo perfektuak prestatzen irakatsi digu Julen Bazek

Sebastian Gonzalez pilotari ohiaren GS talo poltsaratuak ezagutu ditugu, eta Julen Bazek bi talo bereziren errezetak proposatu dizkigu: beganoa jogurt saltsarekin eta onddo eta gazta saltsaduna.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Taloak egiteak sekretu handirik ez omen du, baina, etxean egitea askotan ez da erraza gertatzen. Moldatzen ez direnentzat, Sebastian Gonzalez pilotari ohiak GS talo poltsaratuen enpresa sortu zuen, eta euren produktuen berri eman digu "Faktoria"n.

Taloak egiteko saiakera egin nahi dutenentzat, berriz, Julen Baz Dimako Garena jatetxeko sukaldariak eurek erabiltzen duten errezeta azaldu digu:

200 gr arto irin, 120 gr ur epel-bro, gatz pittin bat. Guztia ondo nahasi, eta orea trapu batekin estalita utzi ordubetez. Ondoren, golf pilota baten tamainako ore zatia hartu, zanpatu, eta zartagin edo txapa beroan egin.

Ohiko talotik haratago, bi errezeta berezi proposatu dizkigu:

1) Beganoa: letxua burua txikitu. Saltsa prestatu jogurt greziarra, limoi berdearen zukua, piper hauts beltza, jengibrea eta gatza erabilita. Luzoker eta tomate dadotxoak gehitu. Dena nahasi eta taloan jarri.

Haragizaleenztat, talo horren beste bertsio bat proposatu du: txerri sahieskia hiru orduz labean ere 160 gradutan limoi zuku eta gatzarekin. Atera, xehetu, eta prestatutako saltsa eta enbtsalada horren gainean jarri.

2) Ondo eta gazta taloa: onddoak ordubetez olio dezenterekin konfitatu zartaginean. Atera, olioa kendu, eta zartaginean salteatu. Gazta saltsa egiteko, 100 gr rokefort gazta eta 100 gr esnegain ondo nahasi zartaginean. Krema eta onddoak jarri talo artean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)