Kargatzen...
Itxi

Miren Basaras

"Kutsatzeek otsaila erdialdean joko dute goia"

Mikel Rotaetxe | EiTB Media

Miren Basaras mikrobiologoak neurri gogorragoak eskatu ditu, txertoen eraginkortasuna nabarmendu du eta atzerapenak tresneriarekin lotutako arazoei eta geopolitikari egotzi dizkie.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Covid-19aren kutsatze-oldeari aurre egiteko neurriak "zorrotzak" direla esan du Euskadi Irratiko "Faktoria"-n Miren Basaras EHUko mikrobiologoak, baina "are zorrotzak beharko luketela" transmisioa geratzeko: "Helburua da gailurrera azkar iristea, eta arin jaistea". Egungo bilakaerari helduz gero, Basarasek dio kutsatzeek otsaila erdialdean joko dute goia.

Bestelakoetan, txertoaren ekoizpena atzeratzeak ez du aditua ezustean harrapatu. Azaldu duenez, AstraZenecak berak aitortu zuen ekoizpenean "oztopoak" egon zitezkeela, paperean bestelakoak esan arren. Atzerapenen arrazoien artean, "tresneriarekin lotutako arazoak eta geopolitika" aipatu ditu: "Pfizerrek txerto gehiago bidali ditu AEBetara eta Israelera, garestiago ordaintzen dituztelako dosiak".

Erresuma Batuan, Hego Afrikan eta Brasilen atzemandako aldaerez, mikrobiologoak dio berez ez direla hilgarriagoak, kutsakorragoak baizik, eta merkaturatutako txertoak eraginkorrak direla aurre egiteko -Modernak Brasilgo aldaerari buruzko ikerketak egiteke dituela gogoratu badu ere-.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)