Itxi

ZINEMA ETA TELESAILAK

Fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa, aktualitateari lotuta

Trump, Berlusconi, Varoufakis, Thatcher... luzea da azken urteetan fikziora eraman dituzten figura publikoen zerrenda. Kepa Sojo zinemagileak eta Oscar Alvarez historialak eman dizkigute gakoak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Errealitateak elikatzen du fikzioa, ala fikzioak errealitatea? Azken urteetan ugaritu egin dira errealitateko figura publikoak eta gertakari historikoak pantailara eraman dituzten fikziozko lanak. Filmetan zein telesailetan islatu dituzte, besteak beste, Donald Trump, Silvio Berlusconi, Yanis Varoufakis eta Margaret Thatcher agintariak.

Euskal Herrian sortu edta giroturiko fikzioek ere eman du zeresanik. 'Patria', 'La Línea Invisible' eta 'Altsasu' telesailek euskal gatazkaren hiru denbora tarte ezberdin jorratu dituzte entretenimenduaren bidez.

Kepa Sojo zinemagileak eta Oscar Alvarez historialari zein ikerlariak eman dizkigute errealitatea eta fikzioaren arteko mugen inguruko azalpenak, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)