Kargatzen...
Itxi

Entsegu klinikoa hastear

'Hemendik ateratzen laguntzeko modua da Curevac txertoa probatzeko boluntario izatea'

Jone Larrañaga | EiTB Media

2.000 boluntario behar dituzte Biocrucesek eta Biodonostiak. Itziar Vergara Donostiako entsegu klinikoko mediku ikerlariak azaldu dizkigu zein diren jarraibideak eta zein izango den prozedura.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Biocruces eta Biodonostia zentruak asteburu honetan hasiko dira Alemaniako Curevac txertoa frogatzeko bolondresak batzen. Bi mila boluntario behar dira; bi mila boluntario txerto berri hori frogatzeko prest daudenak. Biodonostiako Itziar Vergara entsegu klinikoko mediku-ikerlariak zehaztu dizkigu bertan parte hartzeko bete behar diren baldintzak eta zein izango den prozedura.

Txertoaren lehen frogek segurtasun maila haundia erakutsi dute. Eraginkortasun da orain neurtuko dutena. Emaitzak espero dituztenak badira, udararako lor lezake Curevac txertoak premiazko merkaturatze baimena.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)