Jerome Etxebarne, ostalaria
'Horrelako egoera batek, guretzat, ez du gerorik'
Jone Larrañaga | EiTB Media
Baionako 47 urteko sukaldari batek berez buruz beste egin duela jakinarazi du Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak. Bizi duten egoera etsiarekin lotu dute suizidioa
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Familian arazoak bazituen ere" Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak sektore horrek bizi duen egoera etsiarekin lotu du atzo Baionan gertatuko suzidioa. 47 urteko gizonezkoa da bere buruaz beste egin duena, bi seme-alaben aita eta Baiona Ttipian sukaldari ari zena. Jerome Etxebarne Lekorneko ostalari eta kolektiboaren ordezkariak "Faktoria"n adierazi du kinka larrian direla eta betirako kolpatu dituela profesional asko eta asko. "Guretzako, horrelako egoera batek, ez du gerorik", azpimarratu du.