Iker Aranjuelo
Aranjuelo: 'Klima aldaketak nekazal ekoizpenean duen eragina ikertzen ari gara'
Maider Segurola | EiTB Media
CSICeko ikerlaria da Nafarroako Institutu Agrobioteknologikoan Iker Aranjuelo. Nazioarte mailako ikerketa bat koordinatzen ari da klima aldaketa eta nekazaritzaren arteko harremana aztertzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Klima aldaketak nekazal ekoizpenean zein eragin duen ikertzen ari da Iker Aranjuelo oiartzuarra. Horretarako munduko zortzi herrialdeetako hainbat ikerketa zentroarekin lankidetzan ari dira eta 60 ikerlariko taldea zuzentzen ari da. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietan kutsadurak hirietako landaredian nola eragiten duen ere aztertzen ari da. Faktorian eman digu eskuartean dituen proiektuen berri.