Txalaparta
Soto: 'Artea eta kultura tradizionala lotzea lortu zuen Mendiburuk Txalapartarekin'
Maider Segurola | EiTB Media
Mendibururen 'Txalaparta' pieza erosi dio familiari Donostiako San Telmo museoak. Susana Soto museoko zuzendariarekin hitz egin dugu artelanaz eta erosketa nola burutu den ere azaldu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Remigio Mendiburuk 1965ean aurkeztu zuen Madrilen Txalaparta pieza. Orain arte familiaren jabegoa izan den artelan berezi hau, Ez dok Amairu mugimenduaren logo bihurtu zuen Nestor Basterretxeak eta euskal kulturaren ikono kontsideratzen da egun. Donostiako San Telmo museoaren bildumako eta erakusketa iraunkorreko parte da jada eta museoan, GAUR arte mugimendua osatu zuten artisten lanen alboan jarri dute pieza.
Susana Soto Donostiako San Telmo museoko zuzendariarekin hitz egin dugu artelanaz eta Mendiburu zenaren alabak ere, Inotsi Mendiburuk, parte hartu du solasaldian.