Itxi

Bizi Belharra film birtuala

Pierre Lapeyrade: 'Belharraren bigarren filmaketan arrisku handiagoa hartu dugu'

Pierre Lapeyradek birritan filmatu du Belharra olatua errealitate birtualean. Bigarrenean ia ia olatu barruraino heldu dira eta hartutako irudiak errealitate birtualeko pelikuletan bildu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pierre Lapeyraderen bigarren lana izango da Bizi Belharra II: Epsilon Tempesta izenekoa. Aurrekoa bezalaxe, oraingoan ere Belharra olatua filmatu du eta modu berezian ikusteko aukera eskaintzen du errealitate birtualeko betaurrekoak jantzita. Parisen urteak egin ditu angeluarrak errealitate birutalarekin lanean eta luxuaren sektorean aritu izan da batez ere. Orain utzia duen arren, hegazkin pilotu lizentzia ere badu eta aitortu digu horixe dela bere benetako pasioa; arrainek bezala igeri egitea baino nahiago duela arranoek bezala hegan egin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)