Itxi

Zaldibarko ezbeharra

Uriarte: "Joaquinen gorpua familiari eman behar zaio; kosta ahala kosta"

Izaro Insausti | EiTB Media

Prozesu judizialak luze jo dezakeela uste du Usoe Pilarrek, Joaquin Beltranen familiaren abokatuak. Epaiketa hemendik bost urtera has litekeela uste du prozesua ia geldirik dagoelako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zaldibarko ezbeharraren urteurrenaren bezperan, Joaquin Beltranen gorpua agertu arte zabortegia ez ixteko eskaria egingo dio Zaldibarko Udalak Eusko Jaurlaritzari. Juan Mari Uriarte Zaldibarko alkateordeak dio familiari gorpua eraman behar zaiola "kosta ala kosta". Aurrez Zallako Udalak egin bezala, Zaldibarkoak ere dio ezin dela zabortegia estali eta konpondutzat eman gorpu bat bertan bada. Gune beroan ari dira Beltranen gorpuaren bila, baina azaldu du Uriartek lan geldoa dela. Kontu handiarekin arakatzen dute lurra, eta agertzen den objetu oro aztertzen eta gordetzen dute.

Prozesu judiziala ere asko luzatuko da Beltran familiaren abokatua den Usoa Pilarrek ohartarazi duenez. Uztailean atxiloketak izan eta deklaratu zutenetik ia geldirik dagoela prozesua esan du Pilarrek. Epaiketa noiz egingo den goizegi da oraindik, baina bost urte ere pasa litezke abokatuaren aurreikuspenen arabera. Bi auzibide daude irekita Zaldibarko zabortegia behera erortzearekin lotuta: homizidioa eta langile eskubideen kontrako delitua; eta ingurumenaren kontrako delitua.

Albisteak (4)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)