Kargatzen...
Itxi

Udaberri arabiarrak 10 urte

Mubarak ostea: Egipto, hasierako laukitxoan

MIkel Rotaetxe | EiTB Media

10 urte dira Hosni Mubarak Egiptoko aginte gorenetik kendu zutenetik. Udaberri arabiarrak demokraziarako bidea urratu zuen arren, autokraziaren zurrunbilora itzuli da herrialdea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2011ko otsailaren 11n, udaberri arabiarraren olatu betean dimisioa eman zuen Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak. 30 urteko diktadura miliarra birrinduta, lehen hauteskunde demokratikoak egin zituzten, baina, urtebetera, Abdel Fatah Al Sisi mariskalak hartu zuen boterea estatu-kolpe baten bidez.

Azken hamarkadako bilakaera aztertu dugu Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arloburuarekin. Udaberri arabiarrarekin bat egin zuten manifestarien aldarrikapenak zapuztearekin nahikoa ez, eta errepresio basatia egin dute giza eskubideen, gutxiengo etnikoen eta emakumeen aurka. Kezkagarria da, bereziki, espetxeetako egoera, Hussein Baoumi ekintzaileak azaldu digun bezala. 67 preso elkarrizketatu ditu Amnesty International erakundearentzako egin duen txostena osatzeko, eta nabarmendu ditu osasun- eta higiene-baldintza txarrak, elikagai eskasia eta tortura-salaketak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)