Itxi

Miren Basaras

'Une kritikoan gaude, birusaren aldaeren portaera zein izango den ez dakigulako'

Jone LArrañaga | EiTB Media

Egoera horren aurrean leku txikietan gaizki erabilitako maskarekin dagoen arrisku haundiaz ohartarazi du Miren Basarasek. Musukoen erregulazioa eta haiek egoki erabiltzeko kontrolak aldarrikatu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kutsatzeen mailak "pixka bat" behera egin duen arren, Miren Basaras mikrobiologoak ohartarazi du "une kritikoan gaudela, ez dugulako ezagutzen birusaren aldaerek izango duten portaera". Erresuma Batuko aldaera zabaltzen ari da gurean eta Hegoafrikakoaren hiru kasu ere atzeman dira dagoeneko Ipar Euskal Herrian. Aldaera oso kutsakorrak direnez, maskarak egoki erabiltzeko deia egin du EHUko irakasle eta mikrobiologoak. Aldarrikatu du erakundeek musukoen merkaturatzea berehala erregulatu behar dutela eta kalean kontrolatu maskara horiek egoki erabiltzen direla: tarterik utzi gabe aho-sudurretik aerosolak atera ez daitezen.

Zabalkundeari aurre egiteko txertaketak lehen bait lehen egiteko garrantzia azpimarratu du, Hego Afrikako aldaeren aurrean, eraginkortasuna jeitsi egiten delako "pixka bat" Pfizer eta Modernaren kasuan eta, AstraZenecarenean "gehiago". Brasilgo aldaera ere "kezkagarria" dela azaldu du eta haren kontra txertoek duten eraginkortasuna ez dela oraindik frogatu.

Txerto horiek adin-tarteetan duten eraginkortasunaz ere mintzatu da Basaras. Azaldu du, AstraZeneca jada egiten ari dela entseguak nagusiagoekin eta "demostratuko dela horiengan ere eraginkorra dela". Irizpide hori aurki aldatuko dela uste du, beraz, eta txerto hori jarri egin behar dela "bai ala bai".

Albisteak (5)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)