Itxi

Errematea

'Mixel Labegueri'

Martxoaren 4an beteko dira 100 urte Kanboko kantati, politikari eta medikua jaio zela, eta hari buruz aritu zaigu gaur Imanol Ubeda.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Efemeride hurbil bat hartuta etorri da gaur Imanol Ubeda "Faktoria"ra. Martxoaren 4an beteko dira 100 urte Mixel Labeguerie jaio zela. Kanboko auzapeza izan zen hainbat urtez eta senatari ere aritu zen Parisen. Arlo politikoan, ika-mika ugari izan zituen Iparraldeko abertzaleekin. Polemika iturri izan zen. Baina kantagintzan egin zuen ekarpenari dagokionez, Euskal Kantagintza Berria delakoaren oinarriak Mixel Labegeriek ezarri zituen. Letek, Laboak edo Lertxundik berak maiz esan izan duten moduan.

Disko txiki bat atera zuen 1961ean (handik hartu dugu kantu hau ere) eta kanta haiek aro berri baten abiapuntu izan ziren. Gitarra batez lagundutako kantak ziren, ahots arruntez kantatuak, sofistikazio guztietatik urruti. Ordura arte, Usandizaga, Guridi, Sorozabalen doinuak ziren modernoenak. Koruak eta otxoteak ziren euskal kantaren aterpe. Baserria, euskal ohiturak ziren hizpide nagusiak. Tematika kostunbrista zen. Mixel Labeguerie gitarra soil batekin abestera ausartu zen, garaiko estilo tradizionalarekin hautsiz, kantari handien kanonetik urrun.

Ez zituen kanta asko grabatu. Guztira 8 kanta utzi zituen argitara emanda, tartean, "Gu Gira Euskadiko", "Gure gatua Pitxitxi",  "Gure astoa balaam" edota "Primaderako liliak". Kanta horietako letra batzuk Piarres Larzabalekin batera idatzi zituen. 

"Primaderako liliak" kantuan kontatu zuen gaia gogorra eta ezohikoa zen garai hartarako, baina baita autobiografikoa ere.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)