Zinemagintza
Kepa Sojo: "Niretzat zinema egitea teoria eta praktika uztartzea da"
Kepa Sojo Euskalerriko Adiskideen Elkartean sartu berri da. Berlangari buruzko hitzaldia eman du sarrera ekitaldian eta aitzakia hori baliatu dugu Berlangaz eta Sojoren lanaz solasteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kepa Sojo Laudioko zinegileak bere ofizioa teoria eta praktika uztartzeko bidea ematen dion disziplina bezala ulertzen du. EHUko Gasteizko Letren fakultatean Zinemaren historia irakasten du eta unibertsitateko lanak uzten dizkion tarteetan sormena landu eta film labur zein luzeen ideiak garatzen ditu. Berlangaren jaiotzaren urteurrenean zinema zuzendari valentziarraren lana aldarrikatu du.