Kargatzen...
Itxi

Iñigo Martinez Faktorian

"PSOEren eta Unidas Podemosen erantzukizuna da azken asteetako liskarrak murriztea"

MIkel Rotaetxe | EiTB Media

Gobernu-programa lehenetsi behar dela esan du Faktorian Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak, eta PSOE hitzartutakoari iskin egiten ari dela iradoki du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemosen bozeramailea izan dugu gonbidatu Euskadi Irratiko "Faktoria"ko elkarrizketa politikoan. Pablo Hasel rap-abeslariaren espetxeratzearen ondotik lehertutako mobilizazio-oldeaz, Martinezek esan du azken egunetako istiluek ez dutela "ezkutatu" behar auziaren benetako mamia: "Pablo Hasel indultatzea eta zigor kodea aldatzea ezinbestekoa da, adierazpenak ezin baitira espetxaratu".

Protesta- eta istilu-oldeak Espainiako gobernuan hauspotutako barne-arrakalez, Elkarrekin Podemosen bozeramaileak esan du PSOEren eta Unidas Podemosen erantzunkizuna dela "gobernu-programa betetzea eta liskarrak murriztea", eta iradoki du sozialistak hitzartutako hainbat punturi iskin egiten ari direla, adibidez trans legeari.

Pandemiari lotutakoei berriz, Martinezek gardentasuna eskatu du, "ez duelako zentzurik anbulantzietako langileek oraindik txertorik jaso ez izana". Txertakera irregularrei buruzko ikerketa-batzordea eskatu du, eta informazioa aztertuta, ez du baztertu Gotzone Sagarduiren dimisioa eskatzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)