BAT BASQUE TEAM
Irati Idiakez Munduko Kopako proba batean nagusi, Snowboardean hasi eta hiru urtera
2017an Txilen izandako istripu baten besoa galdu zuen Idiakezek. Geroztik snowboarda jarri du bere bizitzako ardatzean, Arango haranera aldatuz bizitokia. Finlandiako Pyhan-en lortu du urrezko domina.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pozarren dago Irati Idiakez getariarra, bere ibilbideko garaipen handiena lortu berritan. Kirol ibilbide laburra da Getarian jaiotako kirolariarena, ez ordea samurra. Auto istripu baten ostean eskuineko besoa anputatu zioten, artean osatzen ari zela deitu zioten Euskadiko Kirol Egokituaren Euskal Federaziotik eta "zalantza une batzuen ostean" beren proposamena onartu eta snowboardean hastea onartu zuen. Pozik dago orain eta neguko olinpiar jokoetara iristea du helburu nagusi.
Finlandiatik Piriniotara itzuli berri, eta Sierra Nevadara joan aurretik, hitz egin du "Faktoria" magazinean. Pyhango probaren gora beherak kontatu ditu, baita pistaz kanpokoak ere; aurora polarrak ikusteko aukera izan du eta fenomeno horribegira talde osoak 'flipatu' egin zuela kontatu du.