Itxi

Martxoak 3

Felix Razkin: "beldurgarria izan zen. Balak ziztu bizian pasatzen ziren albotik"

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan sartzera zihoan Felix Razkin 1976ko martxoaren 3an, BH enpresako langileen ordezkari gisa. 28 urte zituen. Gaur "Faktoria" saioan, bere oroitzapenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Martxoaren 3-ko sarraskia, bertan izan zen Felix Razkin-ekin oroitu dugu "Faktoria" saioan. Elizara sartzera zihoala, poliziak botatako poteen keari ihesi itolarrian kanpora irteten ari zen jendearekin egin zuen topo. Milaka ziren, hiru mila lagun zeuden eleizan, greba egun bateko batzarrera joanda.  Polizia pertsona haiei tiroka hasi zen eta bost hildako eta 150 zauritu eragin zituzten.  "Beldurgarria izan zen, tiroak ziztu bizian pasatzen ziren albotik" . Jendeak harrika erantzun zien,  "polizia tiroka eta gu harrika, gudu zelai beldurgarri bihurtu zen elizaren ingurua".

Gogora ekarri digu, egunean bertan, hildako baten odolarekin JUSTIZIA hitza idatzi  zutela zoruan eta oraindik ez dela justiziarik egin, ez dela inor zigortu sarraski harengatik.

Eleizan Memoria gune bat egiteko albistea pozik hartu du, baina ez luke museo hutsa izatea nahi, "egiten diren borroken memoria" izatea nahi luke.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)