Kargatzen...
Itxi

Julen 100 urte

Julen Zabaleta: "Nire bizitzaren hamarretik bederatzi marrazten pasa dut"

Elgoibarko Kultur Etxean zabalik da "Yulen. 100 urte" erakusketa, Julen Zabaleta marrazkilariaren lana ezagutzeko. Etxean 8.000 marrazkitik gora ditu 100 urteko artistak. Oraindik marrazten ari da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elgoibarren jaio arren,  ezkondu zenetik Eibarren bizi da Julen Zabaleta marrazkilaria. Otsailaren 14 an 100 urte beteta, bere lanekin osatu duten erakusketa lehenengo aldiz Faktoria saioko mikrofonoen aurrean ikusi du. Bere bizipenak, bere oroitzapenak eta bere lanaren mamia jaso dugu haren ahotik.

Makina erremintako enpresetan lan egin zuen delineante bezala eta zaletasunez, ikusten zuen guztia marraztu izan du. Polita iruditzen zitzaion guztia marrazten zuen.

100 urte bete ondoren, Elgoibarko harmarria marrazten ari da, herriak 675 urte beteko dituelako aurten.

Gogoan izan erakusketa zabalik dagoela Elgoibarko kultur etxean: "Yulen. 100 urte"

Elkarrizketaren amaieran Oskar Estangak omenaldi kantua eskeini dio.

Audioak (1)