Itxi

Hezkuntza

Karta-jolasak, haurrak kantuan jarri eta bertsolaritzara gerturatzeko

Libertitzea zerbait ikasteko modurik gozoena eta eraginkorrena dela sinetsita, eskoletan bertsolaritza lantzeko materiala berritu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Karta jolas bilduma sortu du Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren lanketa ahozkora eta bat-batekora gehiago gerturatzeko. Iñaki Gurrutxaga bertsolariak ia bi hamarkada daramatza bertsolaritza lantzen ikasgelaz ikasgela. Gurrutxagak berak eta Aizarnako Egoi, Intza, Garazi, Laida, Eñaut eta Anik, mahai-bueltan jarrita, karta jolasa nola erabili ohi duten erakutsi dute. Ikasleen gaitasun linguistikoa gora-behera jolasei esker ume-jendea kantuan jartzen dutela kontatu dio Gurrutxagak Jon Artano kazetariari.

Manex Beristainekin ere hitz egin dugu "Faktoria"n. Eskola txiki batean aritzeak dituen berezitasunez, abantailez, mintzatu da Beristain.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)