KULTURA
Musika Banden Euskal Federazioaz, eta bonbardinoaz
Entseguei berrekiten utz diezaieten elkar hartu dute bandek. Sortu berri duten federazioko Aritz Labrador eta Txomin Mujika bonbardino jotzaile beteranoa aritu dira, musikaren ederraz eta minaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pandemiak eraginda hilabeteak daramatzate entseatu ezinda, urtea ere bai bateren batzuek. "Ezinegona" eta "frustrazioa" pilatua dute, eta agintariengana batuta joateko elkartu dira. Aritz Labrador Musika Banden Euskal Federazioko lehendakariak egin du egoeraren kontakizuna, eta beren asmoena. Txomin Mujjikak, berriz, esplikatu du nola bizi duten behartutako gedialdia Elgoibarko bandakoek. Eta bonbardinoaz ere aritu da, instrumentu horrekin umetan maitemindu baitzen. Aspaldi ez dela bonbardinoaren izen ona defendatzeko alegatu publiko egin du Mujikak, eta horren nondik norakoak azladu ditu.- Baita bonbardinoa nola baztertua dagoen musika irakasteko instituzioetan.