Itxi

Miren Basaras

'Erresuma Batura begiratu: AstraZeneca 20 milioi dosi jarri eta ez da arazorik izan'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Leer en Castellano

Lasaitasunerako deia egin du Miren Basaras mikrobiologoak. AstraZeneca etxearen txerto eraginkorra dela azpimarratu du eta onurak askoz eta askoz ere handiagoak direla albo-kalteak baino.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erresuma Batuan AstraZenecaren 20 milioi dosi jarri dituzte dagoeneko eta bertako osasun erakundeek ez dute arazo larririk egiaztatu. "Oso eraginkorra da eta albo ondorio txikiak baino ez ditu eman. Hara begiratu behar dugu", azpimarratu du Miren Basaras EHUko mikrobiologoak.

Ebidentzia hori aintzat hartuta egin du lasaitasunerako deia eta Danimarka, Norbegia eta Islandiak agindu duten etena behin-behinekoa dela zehaztu du. "Botika guztiek bezala, txertoek dituzten albo-ondorio guztiak aztertu egin behar dira eta zera gaineratu du: "Azterketa hori amaitu ondoren erabakiko dute berriz txertaketari berrekitea".

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)