Itxi

Durangoko galdeketaz

"Jaurlaritzak argi esan behar du durangarren hitza errespetatuko duen ala ez"

Ima Garrastatxu Durangoko alkateak nabarmendu du herritarrek iritzia emateko aukera izan zutela atzo udalaren eskutik antolatu zen galdeketari esker: "Durangarrek ez dituzte dorreak nahi".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ima Garrrastatxu Durangoko udaleko alkateak oso irakurketa ona egin dut atzo egindako galdeketaz.  Trenbidea zegoen oruberako aurre ikusitako proiketu urbanistikoari ezetz esan diote galdeketan parte hartu zuten durangarrek. % 28,5eko parte-hartzeaz irakurketa ona egin du Garrastatxuk eta  hemendik aurrera, ETS-rekin jasarri beharko dutela gaineratu du: " Mandatu bat eman digute herritarrek eta Jaurlaritzak argi esan behar du durangarren hitza errespetatuko duen ala ez".

ETS-k trena lurperatzean egindako 250 milioiko inbertsioaren ordainetan eskatu asm oduen konpensatzioaz, Ima Garrastatxuk galdera egin dio Jaurlaritzari: "Zergatik  interes orokorreko  hainbat eta hainbat obra zibil egin eta gero, beste herriei ez die fakturarik aurkezte eta bai Durangori?"

Aurrera begira, beste prozesu parte-hartzaile batetik abiatuta, proiektu berri bat egiteko bide polita dutela  gaineratu du Ima Garrastatxu, Durnagoko alkateak.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)