Itxi

Parisko Komuna, 150 urte

"Parisko komunak iraun zuen bi hilabeteetan, gauza asko aldatu zituen"

Mikel Yarza | EiTB Media

Martxoaren 18an 150 urte bete dira Parisko Komunak agintea lortu zuenenetik. Iñaki Barcena EHUko irakaslearen, Xabier Erauskin CNTko kidearen eta Mary Talbot komikilariaren ahotsak bildu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

 'Parisko komuna, antikapitalismoaren lehen saio garailea izan zen, 'Klase autodeterminazioaren aurreneko ariketa praktikoa' eta ondoren etorriko ziren 'anarkismo, komunismo eta sozialismoko pentsalarientzat' esperientzia eredugarria. Iñaki Barcena EHUko zientzia politikoetako irakaslearen eta Xabier Erauskin CNTko memoria historikoko lantaldeko kidearen hitzak dira. Bi adituek ez dute zalantzarik, bi hilabete eta erdi Paris hiriburua gobernatu zuen saioak sistema iraultzailea ekarri zuen eta erreferente izaten jarraitzen du ezkerreko mugimenduentzat. Parisko Komunan gizonak izan ziren nagusi baina, emakume bat gailendu zen, Louise Michel. Berari buruz BIRGINIA GORRIA komikia sortu zuen Mary Talbot britaniarraren ustez, Michel langileen gidari bihurtu zen.

Mikel Yarzak osatu du erreportajea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)