Astelehen poetikoak
Amaia Lasa, Mikel Lasa eta Joxe Azurmendiren olerkiak ekarri dizkigu Josu Goikoetxeak
Poesiaren Mundu Egunaren biharamunean, urteurren bat eta urtebetetze bat ekarri ditu Josu Goikoetxeak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Poesiaren Mundu Egunaren biharamunean, Josu Goikoetxeak urteurren bat eta urtebetetze bat gogorarazi dizkigu "Faktoria"n. Oraintsu bete dira berrogeita hamar urte bi euskal poetak elkarrekin liburu bat atera zutenetik. Kontua da bi poeta horiek neba-arrebak ere badirela. Amaia Lasak eta Mikel Lasak Poema bilduma atera zuten 1971. urtean. Betsalde, Joxe Azurmendiren urtebetetzea ere gogoratu du, iragan astean 80 urte bete baitzituen.
Olerki hauek errezitatu dizkigu:
-Mikel Lasa: "Poeta barria"
-Amaia Lasa: "Fantasia bat"
-Joxe Azurmendi: "Lurraren seme honek"