Kargatzen...
Itxi

Mena tapizatzaileak

120 urte tapizatzen

Mena tapizatzaile familiako laugarren belaunaldiak, Aitzol Menak eusten dio 120 urteko familiako lanbideari. Donostiako Amara auzoko Errondo pasealekuan duen tailer eta dendara bisita egin diogu

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aitzol Menak tapizatzaileen lanbidea erakutsi digu bere tailerrrean. Aita, aitona eta birraitona ageri diren argazki handia dute dendan nabarmenduta eta garai bateko lanabesak ere bai. Sofa, besaulki eta aulkiak tapizatzerakoan erremate finak egiten ahalegintzen da Aitzol eta eserlekua garai bateko materialez sendotzen du, gaur egun oso gutxik egiten duten eran. Pieza bakoitza bakarra denez, lana egunero ezberdina izateak ere erakargarri egiten du ofizioa, bere hitzetan.

Inoiz ahaztuko ez duena, tapizatu zuen besaulki isabeldarra. "Inoiz ez dut horrelako tailarik ikusi eta ez dut uste ikusiko dudanik ere" esan digu.  Maria Kristina Espainiako Erreginaren besaulkiak ere tapizatu zituen.

120garren urteurrena ospatzeko, oraingo dendaren ondoan beste bat irekiko dute apiriletik aurrera, besaulkiak saltzeko. Tartean beraiek egindako besaulkiak ere bai, tapizatzeaz gain, egiten ere badakitelako.

Audioak (1)