Sarralle
Leire Elguren: 'Hemen diseinatu eta eraikiko dira Alabamako altzairutegirako piezak'
Azpeitiko Sarralle enpresak mende erdia baino gehiago darama siderurgiaren sektorean eta Alabaman altzairutegi oso bat sortzeko kontratua sinatu berri dute. Hiru urteko epea dute lanak amaitzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Leire Elguren Sarralle enpresako marketin arduraduna da. Estatu Batuetako Alabaman altzairutegia eraikitzeko kontratua itxi berri duten arren, Elgurenek aitortu digu pandemia oso garai zaila ari dela izaten baita siderurgian dabiltzan enpresentzat ere. Altzairutegia eraikitzeko lanen nondik norakoak azaldu dizkig "Faktoria"n.