KIROLA
Nahia Quincoces eta Igone Campos mendiko eskiatzaileak, elite kirolaren gorabeherez
Mundu mailan onenekin lehiatzen dira Campos eta Quincoces. Exijentzia eta dedikazio oso handiko jarduna da eurena; ordaina, ordea, ez. Mendiko eskiarekiko pasioak bultzatzen ditu aurrera egitera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Munduko txapelketatik ez dira itzuli zaharrak. Selekziokideak eta lagunak dira kirolari biak. Mendiko eskiaz hitz egin dute mahai bueltan. Hori dute afizioa eta pasioa. Ofizioz suhiltzaile da Nahia Quincoces, eta suhiltzaile izateko prestatzen ari da Igone Campos. Badute, beraz, bigarren lotura hor... eta gozogintza da hirugarrena.