Itxi

Suezko krisiaz, Mikel Reparaz

Reparaz: "Suezko krisiak agerian utzi du sistema ze zaurgarria den"

Evergiven ontziak Suezko kanalean eragindako krisiaz aritu gara Mikel Reparaz ETBko kazetariarekin, eta indarrean den nazioarteko merkataritza-ereduari heldu diogu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egiptoko agintartiek itxi egin dute ofizialki Suezko kanala, itsas-merkataritzako munduko pasabiderik handiena. Egunak eta agian asteak beharko dituzte Evergiven kargaontzia mugitzeko, eta artean, Panamara eta Hego Afrikara jo beharko dute Asia eta Europa arteko merkatariek. Krisiak Bilboko portura iristekoak ziren 50 edukiontzi ere blokeatu ditu.

1973ko Yom Kippur gerraz geroztiko krisirik larriena da Suezen, eta anabasaren ertzei heldu diegu Mikel Reparaz EITBren nazioarteko kazetariaren laguntzaz. Kargaontzia askatzeko lanen xehetasunak azaldu dizkigu, munduan indarrean den merkataritza-eredua eta krisiak sorrarazi dituen konsporazio-teoriak.

 

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)