Erlojuak
Marta Aiestaran: "Ordu aldaketarekin, 300 erlojuri eskuz aldatzen diet ordua"
Donostiako Chopeitia erlojudendaren jabea da Marta Aiestaran eta bertan izan da "Faktoria". Ia 400 ordulari dituzte dendan. Merkeena 59 eurokoa, garestiena 7.000 eurokoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erlojuak konpontzeko tailer propioa duen erlojudenda da Donostiako CHOPEITIA. Urtean bitan, ordu aldaketarekin lan gehigarria izaten dute dendan, eskuz 300 erlojuri ordua aldatzen dietelako. Marta Aiestaran dendaren jabea, aurreko astean hasten da pixkanaka ordularien orratzak mugitzen, dena batera egitea ezinezkoa lukeelako. Tailerreko lana ere areagotzen zaie egun hauetan, ordua aldatzen hasitakoan hainbat bezerori zerbait matxuratu edo apurtzen zaielako.