Eliteko futbolari... Lituanian
Mikel Gurrutxaga, futbolari alderraia
Jon Artano | EiTB Media
Hemeretzi urterekin irten zen etxetik futbolari profesional izateko aukera onena atzerrian zeukala sinetsita. Finlandian eta Estonian hiru urte eman ditu, orain FK Süduva taldeko 4a da. Lituanian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaztetxotan Eibarko taldeetan ikasi zuen futbolean. Debutatu aurretik ordea lesio larria izan zuen... Azkenean Alavesek fitxatu zuen eta Gasteiztik etorri zitzaion Europako Iparraldera joateko aukera. Geroztik han dabil Mikel Gurrutxaga. Urte hauetan denetik ezagutu du, ligako izarretako bat izatea zer den; eta taldeak baztertzea zer den... Eta gogoeta egin ohi du futbolari bizitzaren egutera eta ainubeez: "Niretzat fubtolean gauzarik garrantzitsuena kudeaketa emozionala da, eta horretaz idaztea eta hausnartzea derrigorrezkoa iruditzen zait". Futbolista Frustrado blogean jarri ohi ditu bere sentipenak eta iritziak, eta "Faktoria"n ere konpartitu ditu.