Itxi

Mugikortsun jasangarriaz

"Ibilgailua bakarrik ez, mugikortasun eredua zeharo aldatu behar dugu"

Pilar Goya | EiTB Media

Etorkizuneko mugikortasuna eta ibilgailu elektrikoaren garapena aztertu dituzte Ane Insausti MUBILeko zuzendariak, Haritz Mazizior CIDETECeko ikerlariak eta Aitor Urresti EHUko irakasleak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europar Batasunean isurtzen den karbono dioxidoaren ehuneko 30, garraiotik dator. Kopuru horretatik  gehiena, errepidezko garraiotik eta errudun nagusiak autoak, ibilgailu partikularrak dira. Ia aho batez  erakundeek, ikerlariek eta talde ekologistek  garraioaren elektrifikazioa ezinbesteko urratsa jo dute deskarbonizazioa lortzeko eta klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko.

Ibilgailu elektrikoaren inguruan, baterien inguruan eta karga bermatzeko ematen ari diren pausoez hitz egin dute "Faktoria"n. Haritz Mazizior CIDETECeko ikerlariak aurreratu du baterien inguruko ikerketetan aurrera pauso garrantzitsuak ematen ari direla: "Baterien hurrengo helburua da 450-500 kilometro errealeko autonomia lortzea da2:

Iibilgailu eleketrikoa mugikortasun jasangarriaren ardatz nagusietako bat da baina ez bakarra. Ane Insausti MUBILeko zuzendariaren hitzetan, "mugikortasun partekatuak ere zer esateko asko du,  belaunaldi berrien ikuspegia aldatzen ari da eta beraientzat ibilgailu bat edukitzea ez da hain garantzitsua".

Aitor Urresti EHUko Energia Berriztagarrietako irakasleak erantsi du "kotxez aldatuz bakarrik, ezer gutxi egingo dugu, mugikortasun eredua zeharo aldatzeko baliatu behar dugu, garraioa partekattzeko eta alokairu sistema berriak sortuz, adibidez".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)