Itxi

Eneko Axpe

"Iragan asteko erritmoan, uztailerako % 70ek lehen txerto dosia jarria izango du"

G. U. | EiTB Media

Hego Euskal Herriko datuetan oinarrituta, mezu itxaropentsua eman du Eneko Axpek: "Jarrai dezagun geure burua zaintzen, azken txanpan sartuta baikaude; uda oso bestelakoa izango da".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Laugarren oldearen atarian gizartean sumatzen den neke edo etsipen giroari kontrapuntua jarri nahi izan dio "Faktoria"n Eneko Axpe zientzialariak. Hego Euskal Herriko datuetan oinarrituta, mezu itxaropentsua zabaldu nahi izan du Axpek: "Jarrai dezagun geure burua zaintzen, azken txanpan sartuta baikaude; uda, aurrekoarekin alderatuta, oso bestelakoa izango da". Hauek aipatu ditu:

Uztailerako, herritarren gehiengoa partzialki immunizatuta

Iragan asteko erritmoan jarraitzen badugu, herritarren % 70ek dosi bat behintzat hartuta izango luke uztailaren 11rako. AstraZenecarekin izandako gorabeheren ostean, “azeleragailua” zapaldu dela azpimarratu du Axpek, eta erritmo horrekin jarraituz gero, herritarren gehiengo handi bat partzialki immunizatuta izango litzatekeela. Beraz, honek ekarriko luke “dramatikoki” jaistea kasuen kopurua eta, batez ere, heriotzen kopurua.

Hildakoen kopurua, abuztutik izan den baxuena

Aurreko astean, 33 pertsona hil ziren covid-19arekin. Edonola ere, hildakoen kopurua abuztutik ez da hain baxua izan.

Neguan hildako pertsonen kopuru osoa 2014-2019ko batezbestekoaren barruan

Hego Euskal Herrian edozein arrazoi dela medio hildako pertsonen kopuru osoari erreparatuz gero, neguan hildakoen kopuru osoa 2014-2019 urteetako batezbestekoaren barruan egongo litzateke. Hau da, covid-19ak ez du eragin handia izan neguko hildakoen kopuru osoan. Oso berri ontzat jo du hori zientzialariak; izan ere, hartutako neurriak eta jendeak neurriak betetzeko moduak "funtzionatzen duela erakusten du" horrek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)