Lanparak
LuZarte, lanparei bizia luzatzeko artea.
Alaitz Ramirez-ek lanparak egiten ditu eta berritu ere bai, Donostiako Gros auzoan duen LuZarte tailerrean. Oso jende gutxik daki egiten bere lana eta tailerrera bisita egin diogu Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alaitz Ramirez bere izebarekin hasi zen lanbide hori ikasten eta izebak erretiroa hartu zuenean, berak heldu zion negozioari. Donostiako Gros auzoko San Frantzisko kaleko merkataritza galerian du LuZarte tailerra. Ez da kaletik ikusten, beheko solairura jeitsi behar da eta hantxe, mahai handi, guraize, kola, oihal eta pergamino artean aurkituko duzue artisau lanean Alaitz, lanparak berritzen eta berriak egiten, bezeroaren beharren arabera.