Itxi

IDarte

IDarte, Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola Publikoa

Gasteizen dago IDarte, komentu izandako eraikin zaharberritu dotorean. Ideiak, diseinua eta artea "do it yourself" filosofiarekin. "Hemen, eginaz ikasten dugu" esan digu zuzendariak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Estibalitz Iregi IDarteko zuzendariak ireki dizkio ateak "Faktoria" saioari eta eraikina goitik behera eta behetik gora erakutsi digu. Izan ere, erakusteko modukoa daukate. Komentu izandako eraikina denez, klaustroa, kapera eta eliza ditu alde zaharrean eta beirazko kubo erantsia ere bai zati berrian. Deigarria, eraikina goitik zeharkatzen duen beirazko pasabidea.

Eskola zoragarri honetan ikasten dena, barne diseinuko eta diseinu grafikoko graduak eta goi mailako hiru ziklo: animazioa, argazkilaritza eta ilustrazioa.

Zuzendariarekin eskolan zehar ibilbidea osatu dugu, parean topo egindako ikasle eta irakasleen ekarpen mamitsuez lagunduta.

Audioak (1)