Bidegurutzean
Galder Izagirre: "Deabruarekin elkarrizketa bat izatea proposatu genien musikariei"
Karmele Uribesalgo | EiTB Media
'Bidegurutzean' musika saio berriko zuzendaria da Galder Izagirre. Gaur gauean estreinatuko dute saioa ETB 1en eta eitb.eus-en.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Musika eta euskal musikariak izango ditu ardatz 'Bidegurutzean' saioak. Helburua da Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea. Hamabi atal izango ditu denboraldiak. Bidegurutze batean kokatutako kabina batekin egingo dute topo musikariek, eta dei bat jasoko dute. Robert Johnsonen kondaira izango du abiapuntu. Istorio horren arabera, Johnsonek deabruari arima saldu zion musikarako dohainen truke. 'Bidegurutzean' saioan ez da argi egongo norekin izango duten elkarrizketa musikariek.
Galder Izagirre zuzendariak "Faktoria"n esan digunez, euskal musikak erakusleihoak behar ditu. Aitortu du "lan mardula" dagoela egiteko, baina "aletxo" bat jartzen ahalegindu direla. Izan ere, adierazi du euskal musikaren eszenak "askorako" ematen duela.
Musikaria eta argazkilaria da da Izagirre. Besteak beste, Berri Txarrak, Dut eta Kuraia taldeetan bateria jole bezala aritu izan da.