Kargatzen...
Itxi

EHU

Mirari Ayerbe: "% 168 hazi da farmazia ikasteko interesa"

Ane Albisu | EiTB Media

Mirari Ayerbe EHUko Farmazia Fakultateko dekano berria izan dugu "Faktoria"n. Bere kargu hartzeaz, industria farmazeutikoen ospe txarraz, txertoez eta Farmazia fakultateaz aritu gara hizketan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Martxoaren 4 an hartu zuen Mirari Ayerbek EHUko farmazia fakultateko dekano kargua, nahiko ezustean. Inor aurkeztu ez eta aurreko dekanoak, Manoli Igartuak egin zion proposamena. Ikasturteko azken txanpan, taldea osatu eta lanean tinko hasita dago dekano berria. Pandemiaren eraginez, esan digu, farmazia ikasteko interesa ikaragarri handitu dela, ehuneko 168.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)