Kargatzen...
Itxi

Jalgi Voz

"Apurtu ditzagun etiketak, kantua unitate artistiko bakarra da munduan"

"Jalgi Voz" jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoak, Ane Ruiz de Gordoa eta Maite Arciniega izan ditugu Faktoria saioan. Musika klasikoa eta lirikoa hurbiltzera eta etiketak apurtzera datoz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ane Ruiz de Gordoak eta Maite ArciniegaJalgi Voz jaialdia antolatu dute Gasteizen, kantu lirikoa eta musika klasikoa jendartera hurbiltzeko asmoz. Horretarako, ohikoak ez diren eskenatoki eta kontzertu lekuak aukeratu dituzte. Apirilaren 13 an hasiko da jaialdia eta hiru hilabetez luzatuko da. Zortzi emanaldi izango dira. 30 artista lotu dituzte. Bertako artistei eta emakumeei ikusgarritasuna ematea dute helburuen artean eta musika estiloen arteko muga eta etiketak apurtzea ere bai. Azken batean, "kantua unitate artistiko bakarra da munduan" esan digute.

Jaialdiaren sortzaile, antolatzaile eta zuzendari artistiko izateaz gain, Jalgi Voz jaialdian abestu ere abestuko dute Anek eta Maitek. "Eres-Alkimia" izeneko boskotea osatu dute eta "Teatro di Alchimia" izeneko emanaldia eskeiniko dute maiatzaren 8 an eta 9 an. Horren aurrerakin gisa, "Faktoria" saioan zuzenean abestu digute Ane Ruiz de Gordoak eta Maite Arciniegak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)