Kargatzen...
Itxi

TXIRRINDULARITZA

Juan Mari Tolin, mende laurden Itzuliko tropelean

Ume koskorretan ziklista izan nahi zuen. Afizionatuetan Bo Hamburger eta Xabier Usabiaga izan zituen taldekide. Bete zuen Itzulia bi gurpilen gainean egiteko ametsa; ez ordea berak irudikatu bezala.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

600dik gora etapa egin ditu. Zientoka txirrindulari ezagutu ditu, eta milaka erretratu egin, 25 urte daramatza-eta Euskal Herriko Itzulian argazkiak eginaz. Juan Mari Tolinek berak ikusi eta ikasitakoez aritu da Jon Artanorekin Zarauzko kafetegi batean, eguneko etaparen abiapuntura joan aurretik.

Tolin txirrindulari gaztetxoan 1000 lasterketa baino gehiagotan izana da berak ekoitzitako foto finish makina erabiltzen eta gaztetxotatik ezagutzen ditu gaur elitean ari diren ziklista asko. Urte horietan guztietan bildutako irudiz eta kontuz hornitutako liburua ere kaleratu du: "Emoción. Fotos, vivencias y anécdotas de 20 ciclistas".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)