Itxi

Euskaltzaindia

Sagrario Aleman: 'Aurrerapausoak badira baina beste arlo batzuetan atzera egin dugu'

Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria da martxotik eta hartu berri duen karguaren ingurukoak azaltzeaz gain, Nafarroako euskararen diagnosia ere egin digu Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sagrario Alemanek hartu berri du azken hogeita lau urtean Andres Iñigok bete duen Nafarroako ordezkaritza Euskaltzaindian. Aitzakia hori baliatu dugu Faktorian Aleman gonbidatzeko eta euskararen egoeraren inguruan hainbat gogoeta interesgarri utzi dizkigu; aurrerapausuak izan badiren arren, beste arlo batzuetan atzera egin dugula azpimarratu digu. Iruñean euskara sekula baino gehiago entzuten bada ere, bere jaioterrian, Etxalekun, haurrek gazteleraz mintzatzeko ohitura gehiago dutela ziurtatu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)