ESKU BAKARRAZ LEITZEKOAK
"Larru bero" liburuan bildutako narrazio erotikoak podcast bihurtuko dituzte
Karlos Aretxabaleta bero-bero dago: KaixoMaitia kontakizun erotikoen 1.000 euroko saria eskuratu du, Larru bero liburua arrakastaz kaleratu du, eta sariko dirua podcastgintzan inbertitzea erabaki du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txapel esaten diote, eta txapeldun izan da narrazio erotikoen lehiaketan. Aitortza horrek behar zuen bultzada eman dio urtetan idatzitako kontakizunak bildu eta liburu batean plazaratzeko; Larru bero jarri dio. Karlos Aretxabaletak, Julen Iraolaren laguntzaz, podcast eran eman nahi ditu bere kontakizunak, horretarako enplegatuko du eman dioten diru-poltsa.
Erotismoa eta pornoaren arteko aldeaz, gaztetxoek biekiko duten harremanaz (Karlos euskara irakaslea da Arrigorriagako institutuan) eta Afrikan andako haurtzaroaz aritu da, besteak beste, Manu Etxezortu eta Jon Artanorekin.