Kargatzen...
Itxi

Faktoriaren esperimentua

Kuleroak lurrazpira!

Oihane Egurtza | EiTB Media

Miramongo lorategietako lurraren kalitatea nolakoa den jakin nahi dugu; horretarako, kotoizko kulero txuri bat landatu dugu. Donapaleuko Errecart Lizeoko ikasleek ere egina dute esperimentua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frantziako Trantsizio Ekologikorako Agentziak luzatutako erronkarekin bat egin dugu Faktorian!

Donapaleuko Errecart Lizeoko irakasle Jojo Bordagaraik azaldu digu ikasleekin egindako esperimentua, eta guk ere, erronkarekin bat eginez, gure kuleroa lurrazpira sartu dugu. Bi hilabetean bertan izango dugu, eta ateratakoan jakingo dugu Miramongo lurraren kalitatearen berri. Kuleroaren desegite mailak erakutsiko digu hori!

Gureak taldeko lorezainen arduradun Pello Galarragak lagundu digu aitzurra eta pala hartuta.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)