Itxi

Nazioarteko zerga enpresei

% 21eko sozietate-zerga nazioartean: paradigma fiskal berria edo su artifizialak?

Mikel Roatetxe | EiTB Media

Enpresentzako gutxieneko zerga nahi dute AEBek nazioartean, paradisu fiskalen aurka egiteko. Neurriaren ertz ekonomiko eta politikoari heldu diete Faktorian Mikel Reparazek eta Joseba Barandiaranek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken urteetako zerga-erreformarik nabarmenena aurkeztu du Janet Yellen AEBetako Altxorraren idazkariak. Donald Trumpen lerroa hautsiz, % 28ra igo asmo du sozietateen gaineko zerga, pandemiak eragindako gastuei aurre egin ahal izateko. Zerga horrez gain, paradigma fiskal berria proposatu du nazioarterako: % 21eko gutxieneko zerga enpresentzat, mundu osoan. Lehia desleialari eta zerga paradisuei aurre egiteko asmoa duen neurria da, eta ongietorria eman diote Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Batasunak eta korporazo askok, tartean, Amazonek.

Proposamenaren zergatiei heldu diegu "Faktoria"n, Mikel Reparaz ETBko nazioarteko arloburuarekin eta Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Erabakia iraultzailea den ala ez aztertu dugu, zeri erantzuten dion, zenbateraino den egingarria, zenbat duen marketin hutsetik eta ze bide urratu duen mundu mailako arau fiskalak aldatzeko. Eta Yellen idazkariaren profila ere aztertu dugu, AEBetako ekonomialari onenetakoa da eta munduko emakumerik boteretsuenetakoa

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)