Juan Luis Larrea, futbola
'Dirua ez da dena futbolean'
Oihane Yustos | EiTB Media
Juan Luis Larrea, urte luzez Gipuzkoako federazioko presidente eta Espainiako federazioko diruzain izandakoa, 12 taldek osatu nahi dute Superligaren aurka agertu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Superliga honek zertan utziko ditu Europako herrialdeetako ligak? Telebistak erakarri nahi dituzte baina, UEFAk eta FIFAK badute akordioa ligekin!' Juan Luis Larreak, 33 urtez Gipuzkoako futbol federazioko presidente eta Espainiako futbol federazioko diruzainak, "Faktoria" albistegian egiten dituen galdera eta gogoetak dira. Ez du ezkutatzen ez zaiola gustatu Europako 12 taldek Superliga osatzeko egin duten urratsa.
Ekimena ez da berria eta sustatzaile nagusia ere ezaguna du Larreak: 'Florentino Perez, badakigu zein den, bere taldearekin enpresa handi bat du baina, dirua ez da dena'. Ideia hori mantra gisa errepikatu du behin eta berriz Gipuzkoako federazioko presidente ohiak, 'futbolean, dirua ez da dena'. Larreak susmoa du, azkenean, UEFA, FIFA eta Superliga proiektuaren atzean daudenen artean akordioa sinatuko dutela.