Kargatzen...
Itxi

Hitz-pirazio bila

"Murgiltzea"

Frantzian onartu berri duten Hizkuntza Gutxituak Babesteko legetik abiatu du bere 'hitz-pirazioa' Alaia Martinek, keinu horrek sortu dituen zalantzak aipatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ama hizkuntza izaten da gure sehaska

Hazteko eta ttipi ttapa ikasi arteko sehaska

Askatzeko eta hezteko sehaska

Hizkuntza da gure hezkuntzaren lehen sehaska

Kulunkan behar lukeen sehaska hau, kulunkan ez, kolokan egoten da askotan gure herrian.

Xilaba eremuari begiratuz gero ere, herren egiten dute sehaskek

Balantza malgua behar, baina… herren.

Keinuez harago murgilduko al gara pixkana, mingainetik behera, hitz trabatuen artetik, sehaska karrankarien oihartzunetik, murgiltzen utziko ote digute inoiz, gure baitan?"

Horrelaxeko hitzekin abiatu da bere tartea Alaia Martinek  "Faktoria"n, 'Hitz-pirazio bila'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)