Aho osasuna eta bioteknologia
Aintzane Torre: "Pandemia garaia probestu du askok ahoa konpontzeko"
Aintzane Torre BTI bioteknologia zentroko odontologoa da, baita UIRMI institutuko fomakuntza zuzendaria ere. Aho osasunaren garrantzia azpimarratu digu "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
BTI bioteknologia zentroa puntako ikerketa gunea da odontologian. Eduardo Anituak orain dela 25 urte martxan jarritako institutuak egun mundu osoan ditu egoitzak, nahiz eta ikerketa Gasteizen egiten den osoki eta bertako odontologoa eta formakuntza zuzendaria da Aintzane Torre Iturraspe. Inplantologia eta birsortze medikuntza lantzen dute eta pandemia garaia askok ahoko interbentzioak egiteko probestu dutela aitortu digu.
Ahoa zaintzeko gomendioak eskatuta, bi azpimarrau dizkigu: hortzak ongi garbitzea eta musukoekin ere, arnasa sudurretik hartzen jarraitzea.