Kargatzen...
Itxi

ZIUko erizainak

"Denborarekin, osasun profesional guztiak pasako gara psikiatria zerbitzutik"

Oihane Yustos | EiTB Media

Ainara Arana Galdakoko ZIUko erizain arduraduna, Xabi Urkia Iruñeko Virgen del Caminoko ZIUko erizaina eta Isabel Santamaria Txagorritxuko erizaina izan ditugu euren egoeraz hizketan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pandemiaren olatu barruan sartuta, nola daude erizainak? "Frustrazio handiarekin, erreta, aldiro gauza berdina bizitzen ari garen sensazioarekin". Hitz beretsuak errepikatu dituzte "Faktoria"n, Txagorritxuko, Galdakaoko eta Iruñeko ospitaletako Zainketa Berezietako Unitateetan lanean ari diren erizainek. Lehen lerroan eman dute urtea eta"'ze olaturen baitan daude" ez dute argi. Eta ez diote horri garranzia berezirik ematen, egunero ikusten ari direnarekin kezkatuta baitaude. "Gaixo gazteagoek, oso larri, bakarrik daudenak, ez dituzte senideak alboan eta gu gara gertu gauden bakarrak".

Ainara Arana Galdakaoko ZIUko erizain-arduraduna, Xabi Urkia Iruñeko Virgen del Camino ospitaleko ZIUko erizaina eta Isabel Santamaria Txagorritxuko Zainketa Berezien Unitateko erizainak elkartu ditugu. Beldurrez, sensazioez eta itxaropenez aritu zaizkigu. Txertoak lagunduko duelakoan daude baina, eurek ere laguntza behar dutela aitortu digute "neke emozionala dugu, denborarekin denok pasako gara gure esku jarri dituzten psikiatria zerbitzuetatik".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)