Kargatzen...
Itxi

OLATZ GARAMENDI

“Bide bat behar dugu denbora daramatenei administraziorako sarbidea errazteko”

Leer en Castellano

Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Autogobernu eta Funtzio Publikorako sailburuak zehaztu du garrantzitsuena dela “ohiko prozedura bihurtzea oposaketak aldiro ateratzea”.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eusko Jaurlaritzak “ez du presio gehiagorik” sentitzen interinoen gaiari bide emateko Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Autogobernu eta Funtzio Publikorako sailburuak sektore publikoko grebaren biharamunean "Faktoria"n adierazi duenez. Haren esanetan, apustu hori “hasieratik” partekatu du Jaurlaritzak sindikatuekin eta “hainbat ekimen” ditu martxan arazoa “konpontzeko bidean”.

Legealdi honetarako aurreikusita dagoen 10.000 mila lanpostuko eskaintza publikoaz galdetuta, Garamendik zehaztu du garrantzitsuena dela “ohiko prozedura bihurtzea oposaketak aldiro ateratzea” eta Jaurlaritza bide hori indartzen ari dela Ertzaintzan, Hezkuntzan, Osasun sailean eta Administrazio Orokorrean. Gaineratu duenez, “bide bat topatu behar dugu orain arte hainbeste denbora daramatenei administraziorako sarbidea errazteko”, baina azterketarik gabeko zuzeneko kontsolidazioaren aukera ez dago mahaiaren gainean, izan ere, “ez dago segurtasun juridikorik hori egiteko”.

Maiatzaren 9an Espainiako Gobernuak alarma egoera altxatzeko asmoari buruz, Garamendik adierazi du “inondik ere” ez dela ulertzen, ikusita zelakoa den pandemiak “egunero duen eragina”.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)