Zubereraren egoera
Argitxu Camus: "Zuberotar gehiago bizi da Zuberoatik kanpo bertan baino"
Historialaria da Argitxu Camus Etxekopar eta urteak egin ditu euskal emigrazioa ikertzen Zuberoan, Renon eta Parisko Sorbonnan. Zuberoaren egoera hizpide hartu dugu harekin "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Azken ikerketa soziolinguistikoen arabera zuberotarren %50 ek hitz egiten du euskaraz, bitik batek. Halere, azken urteetan beherakada nabarmena izan da hiztun kopuruan eta horretarako Zuberoaren egoera sozial eta ekonomikoa aztertzea ezinbestekoa da Argitxu Camusentzat. Gazte askok kanpora jotzen du ikastera eta horietako gehienak ez dira gehiago sorterrira itzultzen.
Zubereraz eta euskal emigrazioaren inguruan eskuartean duen proiektuaz hitz egin dugu Argitxu Camus Etxekopar historialariarekin.