Itxi

93. Oscar sariak

"Hollywood berriaren bidea erakutsi dute Oscarrek"

Mikel Rotaetxe | EiTb media

Streaming plataformen indarrak, emakumezko zinegileen ahotsak eta AEBetako identitate-aniztasunak bat egin dute 93. Oscar sarien banaketan. Begoña del Teso eta Mikel Yarzarekin aztertu dugu palmaresa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Chloe Zhao zinegile txinatarraren Nomadland filmak lortu ditu 93. Oscar sarietako garaikurrik preziatuenak: urteko film onena, zuzendari onena eta emakumezko aktorerik onena (Frances McDormand). 16 ekoizpenek lortu dute sariren bat, pandemia aroko lehen sari banaketan.

"Ezustekorik ez", Begoña del Teso zine adituak eta Mikel Yarza Euskadi Irratiko kazetariak uste dutenez. Del Tesok dio sari banaketak "Hollywood berriaren bidea" erakutsi dutela: "Zinema-aretoak aurretik doaz lehian, baina denbora kontua da streaming plataformek Oscar sariak irabaza". Emakumezko zinegileen indarra eta AEBetako identitate-aniztasunaren presentzia ere nabarmendu ditu adituak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)